domingo, 25 de marzo de 2012

Karioka tailerra

Zirkoan murgiltzeko prest? Askotan malabaretara pilotak egiten ditugu umeekin (Arroza eta globoak erabiliz), baina zergatik ez pasusu bat harago joan? Oraingo honetan, umeentzako kariokak egiteko tailer erreza eta dinamikoa. Bideo hau 10-11 urteko umeekin landuta dago, baina txikiagoekin ere egin daiteke!

jueves, 22 de marzo de 2012

Google-eko ekosistema digitala

Ekosistema bat sortzen da zenbait elementu elkartu eta batzuk besteei moldatuz, guztiontzako ingurunea sortzen dutenean. Ekosistema digitalari deritzogu Google-ek egin duenari, hainbat aplikazio desberdin erabiltzeko, izen eta kontraseina berdinak erabiltzeari. Horrela, e-maila begiratu ondoren, gure bloga eta beste zenbait ekintza gauzatu ahal ditugu, danak lotutak eta koordinatuak daudelarik. Elkarreragina da kontzeptu hau deskribatzen duen hitza.

martes, 13 de marzo de 2012


“Serafin barrasiloa”ipuinaren eta jolasaren biartez, dibertsitatea kontutan hartuta hezkuntza baliabideen garapena zabaltzen da. Ipuin honen ezaugarri berezitzat hartzen da ikasle guztian hartzen dituela bere baitan, guztion arteko berdintasuna bermatzeko. Honekin batera, umeak ordenagailura  hurbiltzeko tresna gisa erabili ahal da, kontutan hartuz ikusmen gaitasuna kaltetuta daukaten umeak.

miércoles, 7 de marzo de 2012

Gaur egun joku kooperatiboen inguruan hausnarketa sakonak egiten dira. Aurrerapen handiak egon dira azken aldian arlo honetan eta hona hemen webgune interesgarri bat joku mota hauen inguruan.

domingo, 4 de marzo de 2012

Kirola bai baina...

Umeei kirol zaletasuna transmititzea oso garrantzitsua iruditzen zait, bizimodu osasuntsu bat eramaten jakin dezaten eta honekin batera zenbait balore barnera ditzaten; talde-lana, esfortzuaren saritzea, ondo pasatzearen garrantzia, laguntasuna... Baina, zer gerta daiteke umeen bizitzan kirolak hartzen duenean denbora gehiena?