Nola maite liteke lan eskeintza bati ezetza esatea ausardiarik handiena bihurtu duen gizarte hau?
Nolako koldarkeria behar da krediturik gabe bizitzea lorpen bilakatu duen gizarte hau onartzeko?
Inork ez du aspaldi autostopik egiten ezezagunei gure konfidantza eskeintzen ez diegulako.
Arratsaldeko zortzitan kaleak hutsik geratzen dira, supermerkatuak denborapasarako gune bilakatu ditugu.
Jendea oraindik ere ezkondu egiten da, apaizak sakristian dibortzio zoriontsua opa dien bitartean.
Gurasoek haurrekiko kontrol poliziala daukate, maitasunaren eta segurtasunaren aitzakia.
Laister lehen aldiz larrua jotzera doazenean gurasoei abixatuko diete.
Munduaren historian psikologoaren beharrarekin hazi diren lehenengo haurrak sortu ditugu.
Dena eros dezaketen haur hauek preziorik garestiena ordaindu diote bizitzari: ilusioa galtzea.
Horregatik niri ez iezadazue balore hauek finkatzeko laguntzarik eskatu.
.Mikel Markez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario